call of duty

{ 2007/06/05 }

Oraindik norbaitek azaldu beharko dit, hitzez hitz eta tonta bati azalduko ziokeen moduan, zein mundutan, zein garaitan eta zer nolako bizi xedearekin bizi diren batzuk.

Ez al litzateke hobe eta merkeago Call of Duty-ra jolastea eta beste guztiok pakean uztea?

5 erantzun artikulu honentzat “call of duty”

  • Iban

    2007/06/05

    Mesedez, Ana! “Call of Duty”ra jolastuz ez da ezer aldatzen munduan; eskapismo antiiraultzailea da hori. Borroka armatura itzuliz, ordea, sozialismoa, autodeterminazioa, bakea, gizaki guztion arteko fraternitatea eta arraza eta klaseen arteko berdintasuna lortuko dugu… gutxienez.

  • ana m.

    2007/06/05

    Ah, egia da! Ahaztuta nuen…

  • [...] Su-etenaren amaiera dela eta, zenbaitek Call of Duty-ra jolastea hobe litzatekela irakurri dut. Baina egoeraren ardura beste batzuena ere badela uste dut nik. Akordio politikoa erdiestea betebehar zuten herriaren ustezko ordezkari diren politikariei, guztiei, leporatzen diet nik egoeraren ardura. Edo arduraren zati bat behintzat. Eta borreroarena egiteko 3Dko jokorik balego, horixe gomendatuko nieke gobernuen soldatapeko beste batzuei. [...]

  • Xiri

    2007/06/12

    Ba nik… Mundu eta garai honetan, zera aurkitu dut: Más de 20 conflictos armados en el mundo.
    Agian mundu desberdinetan bizi gara.

  • Jartos Subkomandantea

    2008/05/06

    FREE VASCOVIA MANIFEST
    Kosovo,Lituania,Moldavia,Mazedonia…

    begibiztan dago Europa ekialdean errazago onartzen dituztela Estatu berriak.

    Goazen ba ekialdera!

    Euskal-Herriari Vascovia, sagardoa baino vodka, eta ikurriñan lekuan izar gorri bat.

    Free Vascovia!!

    Kamaradak! Aurki Vascoviako Rpublika aldarrikatuko dugu! Guztiei dei egiten dizuegu Rpublikarekin bat egitera!

    Free Vascovia!!

    08/05/01Vascoviako mendietatik

    Jartos Subkomandantea

    F.V.V

    Free Vascovia

    http://www.myspace.com/freevascovia

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.