gutsy gibbon, zergatik?
Oso pozik nenbilen ni Ubuntun. Eroso, seguru eta lasai asko. Faltan botatzen nituen bakarrak, Photoshop bezalakoak ziren. Eta ezer gutxi gehiago. Horregatik, eta hobetzearen promesarekin, poz-pozik eguneratu nuen lehengo egunean Feisty Fawn bertsionik Gutsy Gibbon-era.
Eta hemen hasi ziren nire dardarak. Ia goiz osoa eguneratzen igaro ondoren, honelakoekin topatu naiz:
- Kanpoko disko gogorraren erabiltzailea aldatu izana, root-era eta ez uztea nire erabiltzailea jartzen ezta chown-ekin ere. ARAZO LARRIA.
- Leihoek ez edukitzea ixteko ikonotxorik. “X” batekin nahikoa nuen…
- Firefoxen tipografiak, ejem… txapuza bat.
- Fitxategi sistema askoz ere motelago doa.
- Itzaltzeko garaian, erabiltzaile izena sartzeko leihoa agertzen zait eta hango aukeretatik itzali behar dut.
- Erabiltzaile aldaketa tamalgarria: berriz neukan erabiltzailera bueltatzean, den dena desargertzen da bistatik. Mahaigaina eta guzti.
Nire errua dela pentsatu nahi dut. Zerbait gaizki egin dudala edo jadanik bi urte ta piko eta abentura asko jasan dituen portatil honek jadanik eman duela eman beharrekoa. Zenbait arazo konpondu daitezkeela pentsa nahi dut, baina beste asko, ni bezalako erabiltzaile arrunt baten eskuz eta buruz kanpo dagoela uste dut ere.
Beharbada seinale bat da eta hiru sistemak (Windows, MacOSX eta Ubuntu) biltzen dituen ordenadore paregabe hori erosteko ahalegina egiteko ordua iritsi zait.
Auskalo.
Artikulu honen inguruan
"gutsy gibbon, zergatik?", Pravda Txikiaren artikulu bat irakurtzen ari zara.
- Argitaratze data:
- 07/10/21 / 11am
- Gaia:
- binarioak
4 Comments
Erantzunetara salto egin | Erantzunen rss jarioa [?] | Trackback uri [?]