zergatik wordpress?
{ 2006/10/04 }
Arrazoi asko daude kudeatzaile bat aukeratzeko, eta horietatik nagusiena, garapen maila da dudarik gabe. Gaur irakurri dut Wordpress bidez online denda bat sortzeko modu erraz bat ari direla garatzen. Horregatik maite dut hainbeste. Egunero ateratzen direlako aukera berriak, garapen berriak, erabiltzeko modu berriak. Bizirik dagoen zerbait da. Bere mugak izango ditu, noski, edozein kudeatzailek bezala, baina tira, gu ere, garatzaile bezala mugatuak gara. Aplikazio-garatzaile harremanean batak bestearen hutsuneak betetzean dago gakoa.
Orduan sortzen da maitasuna.
Atala: binarioak |

iturri
2006/10/04
Txorakeri bat: garatzaileak gara edo geratzaileak gera?
newton
2006/10/04
Oso ongi dago WP baina hala ere gure produktuak ere sustatu behar ditugu, Bitakora berria ere oso ongi dago.
Txopi
2006/10/05
“Gure produktuak”?
WordPress software librea da (GPL lizentzia dauka), euskarara itzulia dago eta euskal komunitate txiki bat dauka. Nire ustez, softwaregintza librean produktu bat gurea ala besteena dela esateak ez dauka zentzurik. Inolaz ere!
Nik Bitakora erabiliko badut, bere ezaugarriengatik izango da (arintasuna, konfiguragarritasuna, lokalizatzeko aukerak, instalazio erreztasuna, aukeran dauden plugin eta themeak, …), ez garatzaile gehientzuenak planetaren puntu baten ala bestean daudelako.
Bitakora denona da!
WordPress denona da!
ana m.
2006/10/05
iturri: hum, ez dakit, guratzaileak gura agian?
newton: er… oso irizpide ahula iruditzen zait bertakotasunarena horrelako gai batean.
txopi: plas plas plas (txaloak)
werutzb
2008/10/08
Hi!
I would like improve my SQL capabilities.
I red really many SQL resources and want to
get more about SQL for my position as oracle database manager.
What would you recommend?
Thanks,
Werutz
RIsEoben
2008/12/05
SEO ZONE is a search engine optimization(seo) firm, provides seo, seo article, seo tools,seo news and seo related informations,helping companies leverage the internet to increase revenues and profits.